2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Aldaketa, Murchanteko Musika Eskolako 2024-2025 ikasturterako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Murchanteko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Murchanteko Musika Eskolako tasetan. 2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen. Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi da delako ordenantza. Haren testua osorik argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.
A) Tasak:
16.–Murchanteko Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO TARIFEN ERANSKINA
2024-2025 ikasturtea
–Matrikula, irakasgai bakoitzeko: 20 euro urteko eta irakasgaiko, gehienez ere 2 matrikula (40 euro). Hirugarren matrikulatik aurrera doakoa izanen da.
Matrikula lehendabiziko kuotarekin batera kobratuko da.
–Musikaren Hastapenak (7 urte):
- Musika tresnarik gabe: 18 euro hilean.
- Musika tresnarekin: 40 euro hilean.
–Musika eta Mugimenduko tailerra. 1. ikasmaila, (5 urte): 18 euro hilean.
–Musika eta Mugimenduko tailerra. 2. ikasmaila, (6 urte): 18 euro hilean.
–Musika-hizkuntza eta Musika Tresna, (8 urtetik goiti):
- 1. maila. 55 euro hilean.
- 2. maila. 59 euro hilean.
–Musika-hizkuntza eta Musika Tresna (Txikien bandarik gabe):
- 3. maila: 59 euro hilean.
- 4. maila: 61 euro hilean.
- 5. eta 6. ikasmailak: 62 euro hilean.
–Musika-hizkuntza, Musika Tresna eta Txikien banda:
- 3. maila: 63 euro hilean.
- 4. maila: 65 euro hilean.
- 5. eta 6. ikasmailak: 66 euro hilean.
–Ikasketa profesionaletarako sarrera: 26 euro hilean. Musika-tresnaren kuota gehituko da, matrikulatuta dagoen ikasmailaren arabera.
–Helduendako Musika-hizkuntza (16 urtetik goiti): 18 euro hilean.
–Helduendako Musika Tresna + Musika Tresnen taldea (16 urtetik goiti): 52 euro hilean.
Tarifa horiek 2024ko irailetik 2025eko ekainera bitartean aplikatuko dira, musika eskolaren ikasturtearekin batera edo unean uneko egoerara egokituz, eta indarrean egonen dira beste tarifa batzuk argitaratzen ez diren bitartean.
Matrikula formalizatzeak berekin dakar matrikulatuta dagoen irakasgaien kuota guztiak (irailetik ekainera) ordaindu behar izatea ikasturtea bukatu arte.
Lehen ordainagiria irailean igorriko da, eta matrikula eta lehen kuota bilduko ditu batera.
Klaseak emanen dira baldin eta ezarritako gutxieneko kopurua badago.
Bi ordainagiri ordaindu gabe metatzea arrazoi aski izanen da kasuan kasuko ikastarotik kanporatzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe.
Aurreko ikasturtean edo horren aurrekoetan hiru ordainagiri edo gehiago itzuli dituztenek aurretik ordaindu beharko dute ikasturte osoa ikasturte berrian matrikulatu nahi badute; gainera, nahitaez ordainduta izan beharko dituzte aurreko ordainagiri guztiak.
Itzulitako ordainagiri bakoitzari horrek sortzen duen itzulketa gastua gehituko zaio (6 euro, gutxienez). Itzulitako ordainagiriei edo borondatezko epetik kanpo ordaindutako ordainagiriei errekargua gehituko zaie, indarreko legean ezarritako eran.
Musika eskolan ordaindu beharreko tasetan %20ko beherapena eginen zaie familia ugariei edota guraso bakarreko familiei, hori frogatzen badute. Beherapen hori aplikatuko da lehenbiziko seme edo alabarengandik hasita.
Familia ugariak izanen dira 25 urtetik beherako 3 seme-alaba dituztenak, baita bi seme-alaba dituztenak ere, baldin eta horietariko batek gutxienez ere %33ko minusbaliotasun aitortua badu; baita guraso bakarreko familiak ere.
Deskontu horiek egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztien fotokopia aurkeztu beharko da.
Murchanten, 2024ko irailaren 16an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2413377