199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2025erako zerga-tasak eta tasak

Udalak, 2024ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, aho batez eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen onestea 2025eko ekitaldian aplikatuko diren zerga-tasak eta tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–2025eko ekitaldirako ezartzea zerga-tasa hauek:

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,19.

3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Indizea: %1.

5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Karga-tasa: %15.

Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira foru legearen proiektuan ezarritako gehienekoak:

Bigarrena.–Honako tasa hauek ezartzea:

–Jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzien espedienteak tramitatzea: txostenaren kostua.

–Ordezko betearazpena edo egindako zerbitzua: betearazpen-kostuaren %0,5.

–Lehen aldiz okupatzeko lizentzia: 120 euro.

–Ziurtagiriak: 1 euro.

–Fotokopiak: 0,05 (A4) eta 0,10 (A3) eta 0,15 koloretakoak.

–Konpultsak: 0,10 unitateko.

–Aurri-espedienteak: teknikariaren faktura.

–Kontribuzioaren eta beste zerga batzuen ordainagirien kopiak: 0,60 euro unitateko.

–Katastroko orriaren eta lurzatiko zedularen kopia: euro 1.

–Udal Planaren aldaketa: prentsan argitaratzearen kostua.

–Taxi zerbitzua: 3 euro.

–Padel pistako argia: 3 euro orduko.

–Padel pista erreserbatzea: 2 euro orduko.

–Pilotalekuko argiaren fitxa: 4 euro orduko.

Hirugarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak argitaratzea Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, administrazio bidean behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Metautenen, 2024ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2413657