199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea 2025erako

Udalak honako erabaki hau hartu zuen 2024ko irailaren 17an egindako ohiko bilkuran, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan xedatuari jarraikiz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

ERABAKITZEN DA:

1.–Honako ordainsari edo bilkura-sari hauek ezartzea udalkideentzat, karguan jarduteagatik eta Udalaren bilkuretara egiazki joateagatik:

–Alkatetza:

Udalak, alkate karguan dedikazio partzialean jarduteagatik, urtean 5.154,60 euro ordainduko du, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuratzen bada, ezin izanen da saririk hartu kide anitzeko organoetara joateagatik.

–Gainerako udalkideak:

Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik 84 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko eta 50 euro, berriz, sortzen diren informazio batzordeetara egiazki joateagatik.

2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko, beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, baldin badaude behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik. Administrazio publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariei buruz urtero ezartzen diren zenbatekoak aplikatuko dira.

3.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Metautenen, 2024ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2413655