199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Aldaketa jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoan, ondareko ondasun izan daitezen. Jendaurrean jartzea

Luzaideko Udalak, 2024ko irailaren 16an egin oso bilkura berezian, erabaki zuen onestea Iveco Daily 4613GMH kamioia eta Pisten-bully P-130 beldar erreskate-makina desafektatzeko izapideak hastea, haien besterengarritasuna deklaratzeko eta haien kalifikazio juridikoa aldatzeko (orain dira Luzaideko suhiltzaile boluntarioen parkearen zerbitzu publikoari atxikitako jabari publikoko ondasun, eta igaroko dira ondare ondasun izatera), ondoren ondasun horiek lagatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluekin (erregelamendu hori urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Epe horretan alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsiko da aldaketa aipatu ibilgailuen kalifikazio juridikoan.

Luzaiden, 2024ko irailaren 17an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2413446