199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Herri-larreen eta laborantzako herri-lurren aprobetxamendua. Eskabideak aurkeztea

Longidako Udalak, 2024ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek eska dezaten, interesa badute, ondotik ematen diren herri-lurretako aprobetxamenduen adjudikazioa. Modua herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa izanen da eta Udalaren Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da. Hona hemen:

– Meozko herri-larreak.

–Xaberriko laborantzako herri-lurrak.

Longidan, 2024ko irailaren 23an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2413794