2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena
Longidako Udalak, 2024ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Longidako Udalaren Eraikingintza-ordenantzan.
Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Longidan, 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L2413717