199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Harrobietarako eta legar-hobietarako makineria fabrikatu, konpondu, saldu eta alokatzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Espediente zenbakia: 158665T.

Sustatzailea: Técnica y Maquinaria de canteras SL.

Jarduera: industria-nabea, harrobietarako eta legar-hobietarako makineria fabrikatu, konpondu, saldu eta alokatzeko jarduerarako.

Tokia: Gilledi idustrialdea, 12. poligonoa, 235. lurzatia, Saratsa.

Itzan, 2024ko irailaren 18an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2413620