2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKURRA
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Ezkurrako Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko:
Lote bakarra, Itola eta Ezkurmendi alderdietan, koniferoz osatua (P. nigra edo Larizioa, L. kaempferi edo Alertzea, C. Lawsoniana edo Lawson eta P. menziesii edo Douglas). Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 19ko 129/2024 Ebazpenaren bidez. Hona xehetasunak:
–863,30 m³ enbor txiki eta 496,20 m³ konifero-zur, 19.311,41 euroan zenbatetsiak.
Eskaintzak aurkeztuko dira baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, gutun-azal itxien bidez, Ezkurrako Udalaren Erregistroan, edo haren egoitza elektronikoan (https://ezkurra.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarreko araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Gero jakinaraziko dira gutun-azalak irekitzeko eguna eta ordua. Eskaintzekin batera, aurkeztu beharko da, fidantza gisa, hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina (hau da, 386,23 euro).
Baldintza tekniko eta ekonomiko administratiboen agiria interesdunen eskura dago Ezkurrako Udalaren bulegoetan.
Ezkurran, 2024ko irailaren 16an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.
Iragarkiaren kodea: L2413386