199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, Arau Subsidiarioen Araudi Orokorraren 41. artikuluan. Araudia

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 16ko 59E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Esteribarko Arau Subsidiarioen aldaketa egituratzaile bat, udal mugarteko lurzoru urbanizaezin osoan energia-azpiegiturak arautzeari buruzkoa, Esteribarko Udalak sustatua.

Argitara ematen da aldatu den hirigintzako araudia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua aplikatuz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2024ko irailaren 17an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2413408