199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Beraskoaingo Udalak, 2024ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2024 aurrekontu-aldaketaren espedientea.

Iragarkia 2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23an, argitaratu zen, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, udaletxeko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1510-619001.–Kaleetako lanak. Hiriko errekak: 10.000,00 euro.

3380-6220003.–Ataripea ixtea: 5.000,00 euro.

4121-692000.–Ureztapen-erreka: 20.000,00 euro.

4540-6920001.–Bideetako kutxatilak garbitzea: 10.000,00 euro.

Finantzaketa:

8701001.–Finantzaketa lotuko gastuetarako diruzaintzako gerakina: 31.812,00 euro.

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 13.188,00 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Beraskoaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Beraskoainen, 2024ko irailaren 17an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2413628