199. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Ibilgailuak konpontzeko lantegia

Andosillako Udaleko alkate-udalburuaren ebazpen baten bidez, hasiera eman zaio ondorengo jarduera sailkaturako lizentziaren ofiziozko aldaketaren espedienteari: ibilgailuak konpontzeko lantegia. Andosillako Raimundo Lanas kaleko 32an dago, 1. poligonoko 152. partzelan.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkezten ahal dituzte.

Eskaera hau abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Andosillan, 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2413680