2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOÑERRI
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Goñerriko Udalak, 2025eko martxoaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Iragarkia argitaratu zen 2025eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko epea eta alegazioak eta erreklamazioak egitekoa. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita Udalaren iragarki-taulan.
Iragan da hamabortz eguneko epea, zeina ezartzen baitu martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; hala, behin betiko onetsitzat jo dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:
–Diru-sarreren aurrekontua:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 65.300,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 2.500,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 109.150,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 3.550,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 181.500,00 euro.
–Gastuen aurrekontua:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 53.000,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 86.450,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 26.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 165.450,00 euro.
Argitara ematen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Goñin, 2025eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Eduardo Urmeneta Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L2507291