2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko Zizur Nagusiko ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek eskola-garraioa eta jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egin ditzaten, 2024-2025 ikasturtean. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 786030.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/786030).
2024ko irailaren 18ko Alkatetzaren 1460/2024 Ebazpenaren bidez onetsia.
Lehena.–Onuradunak:
Zizur Nagusian egoitza soziala eta fiskala duten ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteak, baldin eta legez eratuta eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta eta eguneratuta badaude, baldintza orokorrak betetzen badituzte eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.
Bigarrena.–Helburua:
Guraso elkarteek antolatutako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak sustatzea, bultzatzea eta laguntzea, hezkuntza-garapena erraztuko dutenak eta gurasoen eta/edo ikasleen parte-hartze aktiboa izango dutenak, eta Zizur Nagusiko Udalaren eta guraso elkarteen arteko lankidetza arautzea.
Halaber, Zizur Nagusiko "Ardoi" eta "Herria" eremuetan bizi diren familientzako eskola-garraioko zerbitzua diruz lagunduko da Camino de Santiago, Catalina de Foix eta Erreniega ikastetxe publikoetan, ikastetxe horietako gurasoen elkarteek kudeatuta 2024-2025 ikasturtean.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Zizur Nagusiko ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek eskola-garraioa eta jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoa, 2024-2025 ikasturtea.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
–1.600 euro jarduera hezigarri eta kulturaletarako.
–80.000 euro eskola-garraiorako.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zizur Nagusian, 2024ko irailaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2413514