2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZAKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2024ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an, hasierako onespenaren erabakia.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi dira 2024ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
2024KO AURREKONTUA
Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera:
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 41.500,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 50 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 93.055,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 8.450,00 euro.
Gastuak, guztira: 143.055,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 250 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 49.741,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 1.035.00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 4.850,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 87.179,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 143.055,00 euro.
Zabaltzan, 2024ko irailaren 16an.–Kontzejuko burua, Joaquín Galar Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2413369