2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Urrozko Udaleko Kudeaketa-batzordeak, 2024ko ekainaren 25ean egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.
Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aitzinetik 2024ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 29an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira.
Hortaz bada, eta jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 31.300,00 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.000,00 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 11.580,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 103.370,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 11.900,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 160.150,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 35.600,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 97.450,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 27.100,00 euro.
Gastuak, guztira: 160.150,00 euro.
Urrozen, 2024ko irailaren 17an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaia Ubiria.
Iragarkiaren kodea: L2413429