2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legean ezarritakoarekin (Ezkontza Zibilak egiteari buruzko Legea), Erregistro Zibilaren Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta hurrengoekin loturik, eta baliatuz ematen zaizkidan ahalmenak, zehazki, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak ematen dizkidanak, bere 44.4, 43.5 eta 44. artikuluen eta haiekin bat datozenen bidez (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Alkateak, 2024ko irailaren 12an eman 391/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:
1.–Mikel Gastesi Zabaleta udal honetako zinegotziaren esku uztea irailaren 14an, 13:00etan, eginen den ezkontza zibila egiteko eskumena.
Esteribarren, 2024ko irailaren 12an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2413515