198. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Espediente kolektiboa, itxitako ekitaldietatik datozen eskubide eta betebeharren bajarena, preskribatzeagatik. Behin betiko onespena

Argitara eman zen itxitako ekitaldietatik datozen eta kobratzeko edo ordaintzeko dauden eskubide eta betebeharren bajaren espediente kolektiboa hasiera batez onesteko erabakia (2024ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 6koa). Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da, Osoko Bilkuraren aipatu erabakian jasotzen denez.

Zenbatekoa honako hau da:

–Eskubideak: 30.346,04 euro, 2011tik 2021era bitarteko ekitaldiei dagokien zenbatekoa.

–Betebeharrak: 10.317,55 euro, 2015eko, 2017ko eta 2018ko ekitaldiei dagokien zenbatekoa.

Ediktu honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oltza Zendean, 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2413732