198. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRAITZAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an, hasierako onespenaren erabakia.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira 2024ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

2024KO AURREKONTUA

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 30.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 50 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 87.582,67 euro.

Gastuak, guztira: 117.832,67 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.300 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 55.464,24 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 51.034,50 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 7.033,93 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 117.832,67 euro.

Arraitzan, 2024ko irailaren 16an.–Kontzejuko burua, Carlos Amatriain Macaya.

Iragarkiaren kodea: L2413370