2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERIAIN
Lan publikoaren eskaintza 2024rako
2024ko irailaren 24an, Beriaingo Udaleko alkateak, 312/2024 Ebazpena eman zuen, honako hau esaten zuena:
Ikusirik Beriaingo Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin bilkuran, Udalaren 2024rako plantilla organikoa eta aurrekontua onetsi zituela.
Ikusirik aipatutako plantilla organikoan badirela lanpostu hutsak, guztiak erretiroagatik bete beharrekoak, eta ezinbestekotzat jotzen dela horiek ekitaldi honetan betetzea, udal zerbitzuek behar bezala funtziona dezaten.
Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113e/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin, bai eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluarekin ere,
Lehenbizikoa.–Onestea Udal honen 2024. urterako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek betetzeko:
KODEA | MAILA | IZENA | HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA | SARBIDEA |
10006 | C | Administraria | M-B2 | Oposizio-lehiaketa |
10008 | C | Administraria | N-C1 | Oposizio-lehiaketa |
20003 | D | Zerbitzu anitzetako enplegatua | - | Oposizioa |
20004 | D | Zerbitzu anitzetako enplegatua | - | Oposizioa |
20009 | D | Zerbitzu anitzetako enplegatua | - | Oposizioa |
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea iragarki-taulan, Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Eskainitako plazetarako deialdia egitea, lan publikoaren eskaintza hau exekutatze aldera.
Beriainen, 2024ko irailaren 24an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2413863