198. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Miranda Argako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko maiatzaren 15ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02115.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2024-3100200102115

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

Lote bakarra.

"Erregistroan: Miranda Argako 2881. finka, Tafallako Jabetza Erregistroko 1993. liburukian, 59. liburuan, 57. orrian inskribatua.

Deskribapena: "Hiri finka.–Etxe bat, Virgen del Castillo kaleko hogeita hamabian, Miranda Argako jurisdikzioan. Berrehun metro karratuko azalera du, eskorta barne, eta beheko solairua eta beste bi dauzka. Mugakideak, katastroaren arabera: sartu eta eskuinera, José Jaurrietaren finka; ezkerrean, Martin Ibáñez; eta atzealdean, Juana Echarri.

Katastroan: Miranda Argan. 6. poligonoa, 496. lurzatia, 1. azpiarea, 1-3 hiri unitateak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001560446IT.

KOKAPEN
KODEAK (*)

HELBIDEA EDO PARAJEA

AZALERAK (m²)
NAGUSI KOMUNA

ERABILERA,
XEDEA EDO LUR MOTA

6 496 1 1

VIRGEN DEL CASTILLO 32 BEHEA

175,00

Etxebizitza

6 496 1 2

VIRGEN DEL CASTILLO 32 BEHEA

91,00

Nekazaritzako biltegia

6 496 1 3

VIRGEN DEL CASTILLO 32, 3.

174,00

Nekazaritzako biltegia

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko irailaren 23an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2413822