1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
3448/2024 EBAZPENA, irailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 320/2024 prozedura arruntean bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea igortzen duena. Errekurtso hori ANPIR Psikologia Klinikoko Espainiako Sozietateak jarri zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
ANPIR Psikologia Klinikoko Espainiako Sozietateak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, apirilaren 30eko 47/2024 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez aldatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio-espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 320/2024 prozedura arruntean bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea igortzea. Errekurtso hori ANPIR Psikologia Klinikoko Espainiako Sozietateak jarri zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta ANPIR Psikologia Klinikoko Espainiako Sozietateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2413889