198. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3262/2024 EBAZPENA, irailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, erizain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasuneko kontseilariaren irailaren 10eko 195E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren azaroaren 26ko 2852E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 15ekoan), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urtarrilaren 14ko 21E/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 20koan), behin betiko zerrenda onetsi zen, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu, lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita. Azkenik, abenduaren 1eko 3418E/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22koan), urtarrilaren 14ko 21E/2022 Ebazpenaren I. eranskina aldatu zen, zeinak behin betiko zerrenda onetsi baitzuen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, 2023ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31koan, argitara eman zen hautapen prozesua puntuazio handienarekin gainditzeagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen-proposamena, eta izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 2975/2023, otsailaren 12ko 501/2024 eta maiatzaren 27ko 2093/2024 ebazpenen bidez.

Azkeneko izendapen osagarriaren ondoren, Sabela Pardo Díaz andreak, Irene Iniesta Martínez andreak, Lucía Díaz Echalecu andreak eta Silvia García Sánchez andreak borondatezko eszedentzia jaso zuten, lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzuak ematen ari zirelako; eta María Leire Martínez Ruiz de Galarreta andreak eta Nekane Beloki Iriarte andreak uko egin zioten esleitutako lanpostuari. Horiek denak txanda irekiko izangaiak ziren. Hortaz, bidezkoa da hutsune horiek betetzea hautapen prozesua txanda horretatik gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik dauden izangaiekin, betiere eskatutako betebeharrak betetzen badituzte. Hori oinarri, 2024ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 9koan, hirugarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen.

Azkenik, hirugarren izendapen proposamen osagarrian Elena López Igarte andreak uko egin dio lanpostuari.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizain lanpostuetan aritzeko:

Txanda irekia.

MADOZ LOPETEGUI, IDOIA BEATRIZ

AMÁTRIAIN BOLEAS, EDURNE

LEORZA MANGADO, RAQUEL

DE LA HUCHA ARCE, LEYRE MARÍA

MUÑOZ MORENO, JORGE

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko, García Orcoyen ospitaleko eta Reina Sofía ospitaleko langileria zuzendaritzetara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko irailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA.–LANPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

I

MADOZ LOPETEGUI, IDOIA BEATRIZ

67244

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

I

AMÁTRIAIN BOLEAS, EDURNE

72213

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

I

LEORZA MANGADO, RAQUEL

62622

García Orcoyen ospitalea

Lizarra

I

DE LA HUCHA ARCE, LEYRE MARÍA

69872

García Orcoyen ospitalea

Lizarra

I

MUÑOZ MORENO, JORGE

70979

Reina Sofía ospitalea

Tutera

Iragarkiaren kodea: F2413124