198. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

406/2024 EBAZPENA, irailaren 16koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, baimen berria ematen diona "Impulsa Centro de Formación" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu baimenduari, instalazioak lekualdatu, berariazko izena aldatu eta irakaskuntzen eskaintza zabaldu baitu.

Ikusita "Impulsa Deporte Centro de Formación" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu baimenduaren titularra den "JAD formación en deporte SL" entitateak eskatuta izapidetutako espedientea, zeinaren bidez beste baimen bat eskatzen baita, instalazioak lekualdatu, berariazko izena aldatu eta irakaskuntzen eskaintza zabaldu baitu.

Jarraikiz uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan –"Aldaketak eta baimen berriak"– xedatutako prozedurari (dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura onetsi zen).

Ikusita Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldeko txostenak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Baimen berria ematea, 2024-2025 ikasturtearen hasieratik, "Impulsa Centro de Formación" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu baimenduari, instalazioak lekualdatu, berariazko izena aldatu eta irakaskuntzen eskaintza zabaldu baitu.

2. Adieraztea honako hauek izanen direla ikastetxearen erregistroko datuak 2024-2025 ikasturtetik aurrera:

–Ikastetxearen kodea: 31015029.

–Titularra: JAD formación en deporte SL (IFKa: B71422158).

–Izen generikoa: Lanbide Heziketako Irakaskuntzen Ikastetxe Pribatu Baimendua.

–Berariazko izena: "Impulsa Centro de Formación".

–Helbidea: bi egoitza, helbide hauetan:

  • 1. egoitza: Mutiloabeitiko industrialdea, V kalea 1-3 zenbakia.
  • 2. egoitza: El Soto kalea z.g.

–Herria: Mutiloabeiti, PK: 31192.

–Udalerria: Aranguren.

–Baimendutako irakaskuntzak eta gehieneko edukiera:

1.–Lanbide Heziketako D graduen eskaintza.

a) Erdi-mailako heziketa zikloak:

–"Erizaintzako Zainketa Lagungarriak" erdi-mailako zikloa. Modalitate presentziala, goizeko txandan, bi unitaterekin: bat lehen mailakoa eta bestea bigarren mailakoa, eta gehienez 25 postu unitateko.

–"Farmazia eta Parafarmaziako Teknikaria" erdi-mailako zikloa. Modalitate presentziala, arratsaldeko txandan, bi unitaterekin: bat lehen mailakoa eta bestea bigarren mailakoa, eta gehienez 25 postu unitateko.

b) Goi-mailako heziketa zikloak:

–"Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza" goi-mailako zikloa. Modalitate presentziala, goizeko txandan, bi unitaterekin: bat lehen mailakoa eta bestea bigarren mailakoa, eta gehienez 25 postu unitateko.

–"Egokitzapen Fisikoa" goi-mailako zikloa. Modalitate presentziala, goizeko txandan, bi unitaterekin: bat lehen mailakoa eta bestea bigarren mailakoa, eta gehienez 25 postu unitateko.

–"Aho-hortzetako Higienea" goi-mailako zikloa. Modalitate presentziala, goizeko txandan, bi unitaterekin: bat lehen mailakoa eta bestea bigarren mailakoa, eta gehienez 25 postu unitateko.

–"Dietetika" goi-mailako zikloa. Modalitate presentziala, goizeko txandan, bi unitaterekin: bat lehen mailakoa eta bestea bigarren mailakoa, eta gehienez 25 postu unitateko.

2.–Kirol-irakaskuntzen eskaintza.

–Kirol-irakaskuntzetako erdi-mailako titulua, "Futbola" espezialitatean. Modalitate presentziala, goizeko txandan, unitate bakarra hasierako eta amaierako zikloetarako, gehienez 25 postuko ratioarekin.

–Kirol-irakaskuntzen goi-mailako titulua, "Futbola" espezialitatean. Modalitate presentziala, goizeko txandan, unitate bat ziklo bakarrerako, gehienez 25 postuko ratioarekin.

3. Kirol-irakaskuntzetan, "Futbola" espezialitateko erdi-mailako zikloa modalitate erdipresentzialean eskaintzeko baimen eskaera ukatzea, araubide hori ez baitago aurreikusita araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuan.

4. Titularrari adierazi behar dio lanpostu egokiak eta nahikoak bermatu behar dituela prestakuntza praktikoaren fasea enpresa edo antzeko organismo batean egiteko. Horretarako, 15 egun naturaleko epean, baimen honen jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, titularrak eskabide bat zuzendu beharko dio Lanbide Heziketako Plangintza eta Integraziorako Zuzendaritzari. Bertan, enpresen zerrenda bat aurkeztuko du, jasotzen duena eskatutako unitateetako ikasleen prestakuntza praktikoa egiteko lanpostuak zer enpresarekin adostu dituen edo zer enpresarekin aurreikusten duen adostea, baita prestakuntza praktikoa egiteko erabiliko den hitzarmenaren eredua ere. Hitzarmen horretan, berariaz adieraziko da ezin dela inolako ordainketa ekonomikorik, kontraprestaziorik edo dohaintzarik izan, ez ikastetxearen ez ikasleen aldetik, curriculumeko prestakuntza praktikoa egiteagatik.

5. Titularrari gogoraraztea baimendutako Lanbide Heziketako irakaskuntzen garapena egokitu beharko duela martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikora (Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeko legea), bai eta horren ondorioz , bai estatuan, bai Nafarroako Foru Komunitatean, garatzen diren arauetara ere. Halaber, "Dietetika" goi-mailako zikloa antolatu beharko du Hezkuntza Departamentuak zehazten duen antolakuntza eta curriculum egituraren arabera. Izan ere, ziklo horrek ez du berariazko curriculumik Nafarroako Foru Komunitatean.

6. Titularrari ohartaraztea ezen, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoa garatzeko (foru dekretu horrek ezartzen du Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura), baimena ezeztatzeko arrazoitzat hartuko dela martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 55.8 artikuluan ezarritakoa ez betetzea.

7. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak baimenaren aldaketa edo administrazio baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 2. apartatuan jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezartzen den moduan. Era berean, baimena azkentzen edo baliogabetzen ahalko da aipatu foru dekretuaren IV. tituluan jasotako kasuetan.

8. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

9. Ebazpena jakinaraztea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko irailaren 16an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2413712