198. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

85/2024 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, argitaratzen duena Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2024ko irailaren 11n hartutako Erabakia, zeinaren bidez bi departamentuek batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari, turismo-ibilgailuak erosteko lizitazioa egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, 2024ko irailaren 11n hartutako erabakiaren bidez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak batera baimendu zuten kudeaketa-esleipen bat egitea azken departamentu horretako Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari, turismo-ibilgailuak erosteko lizitazioen kudeaketa material eta teknikoa egiteko.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2024ko irailaren 11n hartutako Erabakia, zeinaren bidez bi departamentuek batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari, turismo-ibilgailuak erosteko lizitazioen kudeaketa material eta teknikoa egiteko (eranskinean jaso da).

2. Foru agindu hau igortzea Ondare Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, bai eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko irailaren 16an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUAK ETA EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUAK HARTUTAKO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BI DEPARTAMENTUEK BATERA BAIMENTZEN BAITUTE KUDEAKETA-ESLEIPEN BAT EGITEA ONDARE ZERBITZUKO KONTRATAZIO ETA ASEGURUEN ATALARI, PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIARAKO TURISMO-IBILGAILUAK EROSTEKO, 2024AN, 2025EAN ETA 2026AN

José Luis Arasti Pérez jaunak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak. M.ª Carmen Maeztu Villafranca andreak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eskumena dauka hornidura-kontratuak egiteko, ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretu bidez onetsi ziren bere estatutuekin bat.

Bigarrena.

Hala ezartzen baitu bere 8. xedapen gehigarriaren 3. apartatuan Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeak, kontratazio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak eskumena izanen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hornidura-kontratuak egiteko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 243/2023 Foru Dekretuak zehazten du hura dela kontratazio publikoaren arloan eskumena duen departamentua.

Hirugarrena.

Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari dagokio 60.000 eurotik beherako balio zenbatetsia duten hornidura-kontratu zentralizatuak egitea, hala ezartzen baitu bere 29 n) artikuluan Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 243/2023 Foru Dekretuak.

Laugarrena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroak Agentziak turismo-ibilgailuak erosteko beharra du berezkoak dituen eginkizunak betetzeko, baina ez du giza baliabiderik eta baliabide teknikorik lan horiek egiteko behar diren administrazio-espedienteak prestatzeko, tramitatzeko, esleitzeko eta gauzatzeko.

Bosgarrena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –haiekin lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat. Manu horren 3. apartatuak ezartzen du ezen, kudeaketa-esleipena egiten duen organoa eta kudeaketa-esleipena egiten zaion administrazio organoa departamentu desberdinetakoak direnean, kudeaketa-esleipen hori bi departamentuetako titularren baterako baimen baten bitartez egin behar dela; kasu honetan, hala da.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

1. Batera baimentzea kudeaketa-esleipena egitea Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari, behar diren jarduketa material eta tekniko guztiak egiteko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak turismo-ibilgailuak eros ditzan 2024an, 2025ean eta 2026an.

2. Kudeaketa-esleipen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren izanen ditu ondorioak, eta 2026ko abenduaren 31ra bitarte egonen da indarrean.

Iruñean, 2024ko irailaren 11n.

José Luis Arasti Pérez jauna, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

M.ª Carmen Maeztu Villafranca andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.

Iragarkiaren kodea: F2413384