1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
86/2024 FORU DEKRETUA, irailaren 18koa, Irati Iribas Jiménez andrea Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren barruan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko irailaren hemezortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Irati Iribas Jiménez andrea izendatzea Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren barruan. Izendapenak 2024ko irailaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko irailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.
Iragarkiaren kodea: F2413475