2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Aldaketa Udal Planaren 24. artikuluan. Behin betiko onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2024ko irailaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa xehatu bat egitea Tebas-Muru Artederretako Udal Planean, Tebas-Muru Artederretako Udalak sustatua. Helburua da Tebas-Muru Artederretako Udal Planaren hirigintzako araudi orokorraren 24. artikulua aldatzea. Artikulu hori erabileren egokitasunari buruzkoa da, eta aldaketarekin salbuespenak jaso nahi dira familia bakarreko etxebizitzetan garajea izateko nahitaezko erabilera xehatuan, baldin eta eraikin bat birgaitzean justifikatzen bada teknikoki ezin zaiola garajerik eman etxebizitzari.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Tebas-Muru Artederretan, 2024ko irailaren 18an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2413477