197. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Aldaketa Udal Plan Orokorrean (hirigintzako araudi partikularraren 24. artikulua). Araudia

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariaren irailaren 6ko 63E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da aldaketa egituratzaile bat Cintruenigoko Udal Plan Orokorrean, zeinak hirigintzako araudi partikularraren 24. artikulua aldatzen baitu (RODMON SLk sustatua). Aldaketa horrek helburu du Cintruenigoko udal planeko lurzoru urbanizaezinaren araubidea doitzea. Sustatzailea Rodmon Centro de recuperación de equipos para energías renovables SL da.

Onetsitako aldaketa horri dagokion hirigintzako araudia argitaratzen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Cintruenigon, 2024ko irailaren 16an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2413402