197. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, prozesu-ingeniariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Deialdiko lanpostua bete gabe uztea

Ebazpena, 2024ko irailaren 11koa, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baita honako deialdi honetako lanpostua: deialdia, prozesu-ingeniariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean.

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak maiatzaren 29an eman ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen prozesu-ingeniariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Deialdi hori argitaratu zen 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20an.

Gaitasun teknikoko 1. probaren azterketak zuzendu dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Bete gabe uztea, ez baitu izangai batek ere gainditu gaitasun teknikoko 1. proba, honako deialdi honetako lanpostua: deialdia, prozesu-ingeniariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan eta webgunean.

Hirugarrena.–Horren berri ematea Batzarrari, egiten den hurrengo bileran.

Azkoienen, 2024ko irailaren 16an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2413368