1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
85/2024 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, Juan Antonio Sola Ibarra jauna izendatzen duena Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusian.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko irailaren 11n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Juan Antonio Sola Ibarra jauna izendatzea, 2024ko irailaren 12tik aurrerako ondorioekin, Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusian.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Barne Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko irailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2413194