197. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, jubilotekako arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

2024ko ekainaren 20an, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean jubilotekako arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hautaprobak amaituta, deialdiaren 9.2. oinarrian adierazitakoarekin bat etorriz, epaimahai kalifikatzaileak Olaia Loiarte Etxekolonea andrea Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean jubilotekako arduradun izendatzeko proposamena egin dio Lehendakaritzari, bera izan baita puntuaziorik onena lortu duen hautagaia.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxalarren, 2024ko irailaren 19an.–Lehendakaria, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2413731