2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIORDIA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatua eta liburuzaina izendatzea
Prozesua bukatuta lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen 2022ko abenduaren 1eko ebazpen baten bidez, eta argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiak eginiko izendapen-proposamenekin,
Ziordiko alkatearen 2024ko irailaren 16an eman ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi da:
Pertsona hauek izendatzea toki-erakundearen zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, adierazten diren lanpostuak bete ditzaten:
Gorka Ayestaran Irigoyen, zerbitzu anitzetako enplegatua: D maila, lanaldi erdia, euskara nahitaezkoa.
Amaia Iparragirre Mendia, liburuzaina: lanaldi partziala (astean hogei ordu), C maila, euskara nahitaezkoa.
Aditzera ematea ebazpen horren aurka errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Ziordian, 2024ko irailaren 16an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2413359