2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lekualdatze-lehiaketa B eta C mailetako lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokio, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena eta erresultak
Bukatu da prozesua administrari-ofizialaren lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzekoa. Prozesua B eta C mailetako lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokio, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen otsailaren 13ko 526/2024 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2024ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 29an), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenarekin.
Alkatetzaren irailaren 13ko 3001/2024 Ebazpenaren bidez,
EBATZI DA:
Lehenengoa.–Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bidez lanpostuak betetzeko prozedura amaitzea, eta Rafael De la Parra Gili esleitzea Tuterako Udaleko Ekonomia Sustapeneko Arloan hutsik dagoen C mailako administrari-ofizialaren lanpostua (plantilla organikoan 0511C06216 zenbakia duena).
Bigarrena.–Lekualdatze-lehiaketa honen ondorioz hutsik geratzen da administrari-ofizialaren plaza (C maila), plantilla organikoan 0506C06209 kodea duena, funtzionarioen araubidekoa, lanaldi osokoa eta Udaltzaingoaren Arloan destinoa duena.
Hirugarrena.–Lanpostuan hasteko eguna izanen da lanpostu hutsaren adjudikazioduna izendatzen den eta lanpostuaz jabetzen den data bera, behin lanpostu hori oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia amaitu ondoren. Deialdi hori Alkatetzaren azaroaren 29ko 2396/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Tuteran, 2024ko irailaren 16an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2413379