2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Biolineko irakaslea izendatzea
Patronatuko buruak, 2024ko irailaren 18ko ebazpen baten bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
Biolineko irakaslea izendatzea.
Zangozako Juan Fránces de Iribarren Musika Eskolako Patronatuak, 2022ko azaroaren 29ko batzarrean hartutako erabaki baten bidez, onetsi zuen deialdi bat, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko Biolineko irakaslearen lanpostu bat, 10 zenbakia duena Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako plantilla organikoan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (iragarkia 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian argitaratu zen, abenduaren 12an). Bat etorriz deialdi horren kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenekin, honako hauek gertatu dira:
Izendatutako izangaiak uko egin ziola lanpostuaren jabetza hartzeari.
Web-orriko iragarki-taulan argitaratu direla gainditu dutenen zerrendan puntuazioaren arabera ageri diren izangaien izendapen-proposamenak.
Izangaiek lanpostuari berariaz uko egin ziotelako, edo deialdiaren 10. oinarriko 2. apartatuan adierazitako epea igaro zenez bertan eskatutako dokumentazioa aurkeztu gabe, gainditutakoen zerrendako puntuazioaren ordenari jarraikiz, Elorri Ascasibar Laboa izendatzeko proposamena egin zen, eta hark aurkeztu zuen eskatutako dokumentazioa.
Horregatik guztiagatik, honako hau onesten da:
1.–Elorri Ascasibar Laboa kontratatzea lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko gisa, Zangozako Juan Fránces de Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzura jardun dezan Biolineko irakaslearen lanpostuan (plantilla organikoko zenbakia: 10). 2024ko urriaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta beronen berri ematea Patronatuko langileen departamentuari, dagozkion ondorioetarako.
4.–Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zangozan, 2024ko irailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Marta Tiebas Lacasa.
Iragarkiaren kodea: L2413646