197. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena

Azkoiengo Musika Eskolako Burutzaren 2024-0007 Ebazpena, zeinaren bidez langile lan-kontratudun finko bat izendatzen baita, deialdia egin duen toki-erakundearen zerbitzura jardun dezan, administrari laguntzailearen lanpostuan.

Azkoiengo Musika Eskolako Patronatuak hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrari laguntzailearen lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdia argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroren 28an.

Apirilaren 25eko 2023/0007 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen egoitza elektronikoan, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen egoitza elektronikoan argitaratu zen puntuaziorik handiena lortu zuen izangaiaren izendapen proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen eta deialdiko plazen kopuruan sartzen baitzen.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–María Jesús Urbano Rodrigo izendatzea toki-erakundearen zerbitzuko lan-kontratudun finko, administrari laguntzailearen lanpostuan jarduteko.

Bigarrena.–Administrari laguntzailearen lanpostu hutsa esleitzea, jarraian zehazten den bezala:

–Izen-deiturak: María Jesús Urbano Rodrigo.

–Lanpostu zenbakia: 2-01.

–Maila: D.

–Araubide juridikoa: lan-kontratuduna.

–Lanaldia: partziala (% 50).

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko irailaren 16an jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, ez badu jabetza hartzen, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2024ko irailaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2413478