197. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Lan eskaintza publikoa 2024rako

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko irailaren 12an honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 12-SEP-24 (2/RH).

"Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Nafarroako Administrazio publikoek urtero lan-eskaintza onetsiko dutela hutsik dauden eta aurrekontu-zuzkidura duten lanpostu guztiak bilduz, eta adieraziko dutela horietatik zeintzuk beteko diren urte berean eta gainerakoak zein epetan betetzea aurreikusten den.

Hori horrela, Estatuko Aurrekontu Orokorrei –2024. urterako luzatuak– buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako jarraibideen arabera, eta ordezkaritza sindikalarekin negoziatu ondoren eta ikusirik hala Giza Baliabideetako txostena nola genero-inpaktuaren txostenaren egiaztatze-txostena,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Iruñeko Udalaren 2024. urterako lan eskaintza publikoa-berritzekoa onestea, bertan honako lanpostu hauek sartuta:

LANPOSTU-­KOPURUA

LANPOSTUA

KODEA

EUSKARA

9

Udaltzaingoko inspektorea

-

Ez

13

Udaltzaingoko agente lehena

-

Ez

3

Funtzionamendu-laguntzailea

402900

Ez

3

Ofizial administraria

300100

Bai, 188 zk.ko plaza-C1

1

Langileriako ofizial administraria

307300

Ez

10

Gizarte-langilea

201000

Bai, 142, 143, 144 zk.ko plazak-B2

1

Ofizial administrari osagarriduna

300300

Ez

5

Administrari-laguntzaile osagarriduna

404800

Ez

1

Administrari laguntzailea

400000

Ez

1

Laneko Medikuntzako Unitateko burua

103800

Ez

1

Hiri Altzarietako Zerbitzuko burua

207700

Ez

1

Bide Publikoko Obretako Zerbitzuko burua

207900

Ez

1

Zerbitzuburua

300500

Ez

1

Giza Baliabideetako eta antolamenduko goi-mailako teknikaria

105800

Bai, 2 zk.ko plaza-C1

1

Euskara-itzultzailea

100600

Bai, 7 zk.ko plaza-C1

1

Gizarte-enpleguko ofiziala (Koadernaketa)

407400

Ez

Bigarrena.–Iruñeko Udalaren 2024. urterako lan eskaintza publikoa-egonkortzekoa onestea, bertan honako lanpostu hauek sartuta:

LANPOSTU-­KOPURUA

LANPOSTUA

KODEA

EUSKARA

1

Goi-mailako tituludun kultur teknikaria

101900

Bai, 7 zk.ko plaza-C1

1

Azpiegituretako Zerbitzuko burua

218000

Ez

1

Albaitaria

101103

Ez

1

Erdi-mailako tituluduna

200500

Ez

1

Desinfekzioko Zerbitzuko burua

219000

Ez

2

Ehorzle-laguntzailea

405600

Ez

1

Hiri Kontserbazioko Mantentze-lanetako laguntzailea

407500

Ez

1

Arkitektoa

100503

Ez

2

Erdi-mailako tituluduna, bateraezintasunarekin

200200

Ez

4

Gizarte-hezitzailea

214000

Ez

Hirugarrena.–Honako erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea."

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hortik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko irailaren 12an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2413744