197. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Deialdia, lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Garbiketako peoia izendatzea

Alkatetzaren ebazpena, 2024ko irailaren 19koa, zeinaren bidez Elizabeth Arregui Aranaz eta María José Romero Orta Murchanteko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzen baitira, garbiketako peoiaren lanpostuan jarduteko.

Murchanteko Udaleko alkate udalburuaren abenduaren 5eko 292/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an), deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Urtarrilaren 12ko 13/2024 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Elizabeth Arregui Aranaz eta María José Romero Orta Murchanteko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea, garbiketako peoiaren lanpostuan jarduteko.

2. Elizabeth Arregui Aranazi eta María José Romero Ortari garbiketako peoiaren lanpostu hutsak esleitzea, zehazki, plantilla organikoan 18 eta 19 zenbakiak dituztenak: D maila, lan-kontratudun finkoen araubidea, lanaldi osoa.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 10ean jabetu beharko dute lanpostuaz, salbu eta aldi baterako ezintasun-egoeran badaude; kasu horretan, alta-agiria jaso eta hurrengo hiru egunean hartuko dute jabetza. Betiere, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Murchanteko Udaleko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunei adieraztea ebazpen honen aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Murchanten, 2024ko irailaren 18an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2413593