1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
84/2024 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, kargutik kentzen duena Mercedes Concejo Pérez andrea, Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barneko Zuzendaritza Nagusian.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko irailaren 11n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Mercedes Concejo Pérez andrea, Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barneko Zuzendaritza Nagusian, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea. Kargu-uzteak 2024ko irailaren 11tik aurrerako ondorioak izanen ditu.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Barne Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko irailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2413192