197. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BIURRUN-OLKOTZ

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona. Administrari laguntzailearen izendapena

Alkatearen 2024ko irailaren 19ko 43. Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Biurrun-Olkozko Udaleko administrari laguntzailea izendatzeko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin, María Begoña Ena Gracia izendatzen da Biurrun-Olkozko Udaleko administrari laguntzaile, funtzionarioen araubidean, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren esparruan, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz egin baitzen.

Lanpostuaren jabetza hartzeko, hilabeteko epea egonen da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, 2 hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Biurrunen, 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2413676