2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Honen bidez, jakinarazten da ezen, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ekainaren 8ko 1656 Ebazpena betez, zeinaren bidez ebazten baita Francisco Javier Latasa Apezteguíak jarritako 22-02030 gora jotzeko errekurtsoa, lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, Berriozarko Udalekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak erabaki zuela Nafarroako Aldizkari Ofizialean beste epe bat irekitzea, alegazioak aurkez zitezen epaimahai horrek 2023ko ekainaren 30ean onetsitako azterketa praktikoaren behin-behineko emaitzen aurka.
Proposatutako izangaiak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta deialdiaren 8. oinarriarekin bat etorriz, Tokiko Gobernu-batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2024ko irailaren 18an:
–Francisco Javier Latasa Apezteguiaren kontratazioa onestea eta izendatzea lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu, Berriozarko Udalean, funtzionario izaerarekin.
2024ko urriaren 23an jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2413707