197. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARROITZ

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Musika-irakasleen izendapenak

Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Arroizko Udalak 2022ko abenduaren 1eko osoko bilkuran erabaki bat hartu zuen, zeina 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, argitaratu baitzen; era berean, argitaratu zen Udalaren www.arroniz.org web-orrian eta udal iragarki-taulan. Erabaki haren bidez deialdi bat onetsi zen, Musika irakasleen lau lanpostu huts oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Musika irakasleen lanpostu hutsak honako espezialitate hauei dagozkie: saxofoia, perkusioa, gitarra eta kantua.

Hautaketa-prozesua amaituta, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Arroizko Udaleko alkatearen 2024ko irailaren 11ko 86/2024 Ebazpena eman da. Ebazpen horren bidez, Javier Martínez Giralda izendatu da Arroizko Udaleko aldizkako langile lan-kontratudun, Saxofoi espezialitateko musika-irakaslearen lanposturako (plantilla organikoko 5. plaza), Isaac Irimia Roa, Perkusio espezialitateko musika-irakaslearen lanposturako (plantilla organikoko 6. plaza), Patxi Gil Jiménez, Gitarra espezialitateko musika-irakaslearen lanposturako (plantilla organikoko 7. plaza), eta Estíbaliz Castellano Quintana, Kantu espezialitateko musika-irakaslearen lanposturako (udal plantilla organikoko 8. plaza). Aditzera ematen da lanpostuez jabetzeko eguna 2024ko irailaren 16a dela.

Aditzera ematen da, bete beharrez deialdiaren 12. oinarri arautzailean xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arroitzen, 2024ko irailaren 11n.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2413613