1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko maiatzaren 16an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02133.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2024-3100200102133
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
Lote bakarra:
Erregistrokoa: Iruñeko finka, 1. sekzioa, 46032 zenbakia; Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 1552. liburukia, 1023. liburua, 154. folioa.
Azalpena: "Hiri-finka.–Eraikinaren erdialdeko etxearen bigarren solairuko ezkerreko pisua, Joaquín Beunza kalearekin lotzen den izenik gabeko kalean, gaur egun Baratzeetako zeharkaleko laugarren zenbakia duena, Iruñeko jurisdikzioan. Azalera erabilgarria hirurogeita hamahiru metro eta hirurogeita hemeretzi dezimetro karratukoa da, eta atondoa, korridorea, hiru logela, jangela-egongela, sukaldea eta komuna ditu. B motakoa da. Mugakideak: sartu eta eskuinaldean, eskuinaldeko pisua; ezkerrean, ezkerreko etxeko pisu bakarra; gibelean, Huici jaunaren finka; aurrealdean, eskailera kaxa eta kalea. Eraikineko elementu komunetan duen parte-hartze kuota ehuneko lau osokoa da".
IDUFIR/CRU: 31010000353303.
Katastrokoa, Iruñean: 888. lurzatia, 7. poligonoa, 1. azpieremua eta 10. hiri-unitatea. Baratzeetako zeharkalea 4, 2. solairua ezkerra. 88,10 m²-ko etxebizitza. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001990870SS.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko irailaren 23an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2413808