1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
334E/2024 EBAZPENA, irailaren 12koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Aratzuri-Orkoien industrialdeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa xehatua, 53. artikuluari dagokionez (fatxadak).
Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak maiatzaren 22an emandako 154E/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Aratzuri-Orkoien industrialdeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketari buruzko espedientea, 53. artikuluari dagokionez (fatxadak). Ebazpen hori 2024ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2koan.
Aldaketa Orkoiengo Udalak eskatuta izapidetzen da, eta haren xedea da aipatutako UGPSaren 53. artikulua (Fatxadak) zuzentzea, bertan jaso daitezen Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 103/2021 Ebazpenaren bidez behin betiko onetsi zen aldaketak fatxadetarako gehitu zituen materialak (2022ko urtarrilaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala); material horiek bazter gelditu ziren, justifikaziorik gabe, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 156E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako aldaketan (2023ko uztailaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Espedientea jendaurrean jartzeko izapidean eta entzunaldia ematekoan ez da alegazio idazkirik aurkeztu.
156E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako aldaketan, balio anitzeko etxe-sailei buruzkoan, honako hauek aldaketaren alde emandako txostenak daude: Ingurumen Eraginaren Atalak, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak. Horrenbestez, Iruñerriko Mankomunitateari eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari ere txostenak eskatu zaizkio, fatxadako material berriak gehitu ziren aldaketarako ez baitziren eskatu, eta aldaketaren aldeko txosten horiek jaso dira 2023ko azaroaren 22an eta azaroaren 30ean, hurrenez hurren.
Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostena, 2024ko abuztuaren 19koa, eta erabiliz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
1. Behin betiko onestea Aratzuri-Orkoien industrialdeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa xehatua, 53. artikuluari dagokionez (fatxadak).
2. Ebazpen hau eta onetsitako araudia, eranskinean jasota dagoena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Onetsitako agiria Nafarroako Hirigintzari buruzko Informazio Sistemaren webgunean eskuratzen ahalko da.
3. Ebazpen hau igortzea Orkoiengo Udalera, Ingurumen Eraginaren Atalera, Iruñerriko Mankomunitatera, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura eta Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko irailaren 12an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.
Udalez Gaindiko Plan Sektoriala (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F2413378