1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3374/2024 EBAZPENA, irailaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gelako buruen lau lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1612/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gelako buruen lau lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2024ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 2783/2024 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 20koan.
Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 3332/2024 Ebazpenaren bidez, kalifikazio-epaimahaian langileen batzordea ordezkatuko duten kideak izendatu ziren.
Bidezko da, halaber, oposizioaldiaren lehenbiziko proba noiz, non eta zer ordutan eginen den ezartzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gelako buruen lau lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Zerrenda eranskinean ageri da.
2. Oposizioaldiko lehenbiziko proba 2024ko urriaren 29an eginen da, asteartearekin, 09:30ean, SOS Nafarroako Krisien Gelan (Agoitz kalea 35 bis, 2. solairua).
Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.
Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.
Kalifikazio epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren atalean, argitaratuko du, oposizioko lehenengo proba egiteko eguna baino lehen eta behar besteko denborarekin, nola banatuko diren izangaiak ikasgeletan eta zein ordutan hasiko den izangaiei deitzen.
3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Onartuak:
ARAMENDIA AZCONA, MARIA PUY
ETULAIN CIGANDA, DAVID
LARRAYOZ OYARZUN, MARIA IZASKUN
PEIRO BAQUEDANO, TERESA
RECALDE DORRONSORO, VIRGINIA
RECALDE IGLESIAS, MARTA
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F2413395