1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3427/2024 EBAZPENA, irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Marta Osácar Aizpuru andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, administrari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 930/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa amaituta, 2024ko ekainaren 6an, deialdiaren web-fitxan argitaratu zen deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten eta puntuazio handiena zuten izangaiak izendatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2516/2024 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta betekizunak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren. Marta Osácar Aizpuru andreari, besteak beste, epearen zenbaketa eten zitzaion, ezinbesteko kausa dela medio.
Alegatutako ezinbesteko arrazoia bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Marta Osácar Aizpuru andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoan 63144 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Osasun Departamentuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikirik dago, eta destinoa Iruñean du.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko urriaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko irailaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2413784