1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3327/2024 EBAZPENA, irailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, zerbitzu orokorretako langileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 152/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 972/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko martxoaren 16an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2624/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen bidezkoa zela eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzea eta kontratatzea, eta epearen zenbaketa eten zitzaien, besteak beste, María Amparo García Trincado andreari eta María José Jiménez Amado andreari, ezinbesteko kausa bat alegatu zutelako.
Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta dagozkien lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. María Amparo García Trincado andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako langileen lanpostuetan aritzeko.
2. María José Jiménez Amado andrea lan-kontratudun finkoaren araubidean eta lanaldi partzialean kontrata dadila ezartzea.
3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiak 2024ko urriaren 15ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Lan araubideko lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoko izangaiak 2024ko urriaren 15ean izenpetu beharko du kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan-kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko irailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | ESKUALDEA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | GIDABAIMENA | KARGAK MANEIATZEA |
GARCÍA TRINCADO, MARÍA AMPARO | 0034943 | HEZKUNTZA DEP. | IRUÑA-IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHI | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | X | | X |
JIMÉNEZ AMADO, MARÍA JOSÉ | 0033615 | HEZKUNTZA DEP. | IRUÑA-MARIA ANA SANZ IB | LAN KONTRATUDUN FINKOA, LAN. PARTZ. | IRUÑA | MISTOA | X | | X |
Iragarkiaren kodea: F2413182