197. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

82/2024 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat berritzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak, 10. artikuluan, Kontseiluaren osaera xedatzen du, eta ezartzen du, halaber, Kontseiluko kideak izendatuko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 9. artikuluan zehazten du nolakoa izanen den Kontseiluaren osaera, eta adierazten du 21 kide izanen dituela.

Sei kidek unibertsitateko komunitatea ordezkatuko dute, honela banatuak:

a) Hiru berezko kide: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea.

b) Gobernu Kontseiluak bere kideen artean hautatutako hiru kide, unibertsitateko komunitatearen ordezkari izan daitezen: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Hamabost kidek Nafarroako interes sozialak ordezkatuko dituzte, honela banatuak:

a) Bost kide, Nafarroako Parlamentuak gehiengo osoz hautatuak.

b) Bi kide, izendapenaren aurretik Nafarroako Foru Komunitatean egindako azken hauteskunde sindikalen emaitza ofizialen arabera ordezkari gehien lortu duten bi sindikatuek proposaturik, sindikatu bakoitzak bat.

c) Bi kide, araudi indardunaren arabera Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteek proposaturik.

d) Bi kide, Nafarroako ekonomia sozialaren arloan ordezkagarritasun handienekotzat jotzen diren erakundeek (edo erakundeak) proposaturik hautatuak.

e) Lau kide, Hezkuntza Departamentuko titularrak proposaturik.

2024ko irailaren 3an, UGT Unión General de Trabajadores sindikatuak jakinarazi du kargutik kendu dela Isabel Fernández Pan andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kidea, eta Beatriz Martínez Abadía andrea proposatu du haren postua betetzeko.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko irailaren 11n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Isabel Fernández Pan andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kidea.

2. Beatriz Martínez Abadía andrea izendatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari.

4. Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko irailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2413190