197. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

324E/2024 FORU AGINDUA, irailaren 9koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Teresa Eslava Ochoa andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Artxibo Judizialaren Bulegoko buru, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Judizialen Zerbitzuan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek izan beharko dute, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta proposatzen den pertsona zer departamenturi atxikita dagoen, departamentu horretako titularraren aldez aurreko adostasunarekin. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Teresa Eslava Ochoa andrea izendatzea, bitarte baterako, Artxibo Judizialaren Bulegoko buru, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Judizialen Zerbitzuan. Izendapenak 2024ko irailaren 9tik aurrerako ondorioak izanen ditu.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Azpiegitura Judizialen Zerbitzura, Justizia Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko irailaren 9an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2413123