1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
105E/2024 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatu duelako, Rubén Ortiz García-Herreros jauna, Eskubide Sozialen, Ekonomia Sozialaren eta Enpleguaren arloetarako Informazio Sistemen Ataleko burua. Atal hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuan.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu duelako, Rubén Ortiz García-Herreros jauna, Eskubide Sozialen, Ekonomia Sozialaren eta Enpleguaren arloetarako Informazio Sistemen Ataleko burua. Atal hori Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian. Kargu-uzteak 2024ko irailaren 15ean izanen ditu ondorioak, eta egun hori bera izanen da burutzan aritzeko azkena.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2024ko irailaren 11n.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.
Iragarkiaren kodea: F2413214