197. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

87/2024 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 187/2009 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitzen "Energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpena" izeneko 159. eredua.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zen, eta erregelamenduaren 62.19 artikuluak xedatzen du energia elektrikoaren hornidura ematen duten konpainiek aitorpen informatibo bat aurkeztu behar dutela, urtero, zerga administrazioan.

Manu horretan ezarritakoa betetzeko, "Energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpena" izeneko 159. eredua onetsi zen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 187/2009 Foru Aginduaren bidez.

Hala ere, ereduaren egungo edukia ez da nahikoa zerga administrazioak behar duen informazio guztia biltzeko.

Zehazki, fakturatutako kontsumoa murriztea dakarten eta behar bezala identifikatzea komeni den bi egoera daude merkatuan: elektrizitatearen bonu soziala eta autokontsumoko kontratuak.

Lehenengoa urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuak arautzen du, dekretu horren bidez arautzen baitira kontsumitzaile kalteberak, bonu soziala eta energia elektrikoa kontsumitzen duten etxeko kontsumitzaileak babesteko bestelako neurriak. Bonu sozialak deskontu bat dakar onuradunen faktura elektrikoan, eta horrek fakturaren zenbatekoa murrizten du.

Autokontsumoko kontratuen araubide juridikoa, bestetik, apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan ezartzen da (dekretu horren bidez arautzen dira energia elektrikoaren baldintza administratiboak, teknikoak eta ekonomikoak). Kontsumitzaileek eta energia komertzializatzen duten enpresek kontratu bat sinatzen dute sortutako energiaren autokontsumorako, eta kontsumitzaileek konpentsazio bat jasotzen dute banaketa elektrikoko sarera isurtzen den kontsumitu gabeko soberako energiagatik.

Horregatik, aurreko informazioa bateratze aldera, foru agindu honek eremu berriak gehitzen dizkio 159. ereduari, aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitatearen bonu sozialaren onuraduna den edo energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita dagoen deklaratzeko.

Gainera, 2. motako erregistro diseinuen "higiezinaren kokapena" eremuko gakoak aldatzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden higiezinak eta Nafarroako Foru Komunitatean daudenak bereizita identifikatzeko. Gainera, atzerrian dauden higiezinei buruzko gakoa kendu da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu hau premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioen arabera egin da.

Horregatik guztiagatik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluak emandako gaikuntzarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 187/2009 Foru Agindua aldatzea, energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenaren 159. eredua onesten duena.

Honela idatzita geldituko dira azaroaren 10eko 187/2009 Foru Aginduaren agindu hauek:

Bat. 1. artikulua.

"1. artikulua. 159. eredua eta haren erregistro diseinuak onestea.

Onesten da energia elektrikoaren kontsumoari buruzko urteko aitorpenari dagokion 159. eredua, eta haren erregistro diseinuak eranskinean jaso dira".

Bi. 3. artikulua, f) letra gehitzea.

"f) Adieraztea titularra elektrizitatearen bonu sozialaren onuraduna den edo energia elektrikoaren autokontsumoko modalitateren bati atxikita dagoen".

Hiru. 4. artikulua.

"4. artikulua. 159. eredua aurkezteko modua.

1. 159. eredua elektronika bidez aurkeztu beharko da, Internet baliatuta, hurrengo apartatuetan deskribatutako baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.

Aurkezpena egiten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuak daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

2. Eredua elektronikoki aurkezteko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dira, foru agindu horretan arautzen baitira zenbait zerga aitorpen baliabide telematikoen bidez edo ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.

3. Aitorpenak Internet bidez aurkezteko, prozedura hau erabiliko da:

1. Eredu informatiboen formulario osagarrian (994) sartu Ogasunarekiko tramiteen zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Atarian.

2. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatu: 159E.

3. Transmititu beharreko aitorpenaren fitxategia erantsi.

Fitxategi horren edukia eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen araberakoa izan behar da.

Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena behar bezala bete ondoren, aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia emanen du aditzera sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko".

Lau. 6. artikulua indargabetzea.

Indargabetuta uzten da 6. artikulua: "159. eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua".

Orain arteko 7. artikulua 6. artikulua izanen da hemendik aitzina.

Bost. Eranskina ordezkatzea.

Eranskina ordezkatuko da, eta foru agindu honetan halakotzat agertzen dena izanen da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenengo aldiz aplikatuko zaio 2024ko ekitaldiari dagokion aitorpenari, zeina 2025eko otsailean aurkeztuko baita.

Iruñean, 2024ko irailaren 17an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

159. EREDUA ELETRONIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEK BETE BEHARREKO DISEINU LOGIKOAK

A) DISEINU LOGIKOAK

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. motakoak: Aitortzailearen erregistroa. Identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota: Titularraren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, aitorpenak zenbat titular dituen, hainbat erregistro izanen dira.

Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako, ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, "Ñ" letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta "Ç" letrak (c hautsi maiuskula) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfanumerikoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

159. EREDUA

A.–1. ERREGISTRO MOTA

Aitortzailearen erregistroa.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

'1' konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '159'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZa.

Aitortzailearen IFZa adieraziko da.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN SOZIETATE-IZENA.

Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

ZURIUNEA

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

IZEN-DEITURAK: lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretan.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Eremu honek formatu hau izan behar du: 159ENNNNNNSSS; bertan:

E izanen da zerga ekitaldiko azken digitua.

NNNNNN izanen dira 1. motako erregistroaren diseinuko 11-16 idazguneak, biak barne, entitate aitortzailearen IFZaren eremuari dagozkionak.

SSS izanen da ondoz ondoko zenbaki sekuentziala, aurkezpen bakoitzerako, 001etik hasita.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren titularrak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: "S" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

"Aitorpen osagarria" eremuan "C" adierazi bada edo "S" adierazi bada "Ordezko aitorpena" eremuan, osatzen edo ordezten den aitorpenaren frogagiri zenbakia adieraziko da.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

TITULARRAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

Aitortzaileak sartutako titular guztien kopurua adierazi beharko da. Titular bera erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, kontratu bat baino gehiagoren titularra delako, agertu bezainbat aldiz kontatuko da. (2. motako erregistroen kopurua)

145-162

Zenbakizkoa

URTEKO FAKTURAZIOAREN ZENBATEKOA.

Eremu hau bitan banatzen da:

145

ZEINUA: Alfabetikoa.

Eremu hau beteko da urteko fakturazioaren zenbatekoa (1. motako erregistro honetako 146. idazgunetik 162. idazgunera) lortzeko baturaren emaitza 0 (zero) baino txikiagoa denean. Kasu horretan, "N" bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da.

146-162

ZENBATEKOA: Zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa.

EKITALDIKO FAKTURA GUZTIEN ZENBATEKOA eremuetan (2. motako erregistroko 479-489 idazguneak) azaldutako kopuruen batura (koma dezimalik gabe) adieraziko da. Titularren erregistroetan "N" jarri bada EKITALDIKO FAKTURA GUZTIEN ZENBATEKOAREN ZEINUA eremuan (2. motako erregistroko 478. idazgunea), aipatu kopuru horiek minus zeinuarekin kontatuko dira, batura honetan islatu behar diren zenbatekoen guztirakoa ateratzerakoan.

Eremu hau bitan banatzen da:

146-160

Urteko fakturazioaren zenbatekoaren osoko zatia.

161-162

Urteko fakturazioaren zenbatekoaren zati dezimala.

163-500

ZURIUNEAK.

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

(*) Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

159. EREDUA

B.–2. ERREGISTRO MOTA

Titularraren erregistroa:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: '2'.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '159'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZa.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

18-26

Alfazenbakizkoa

TITULARRAREN IFZa.

Hartzaileak Espainian esleitutako IFZa badu, honela adieraziko da:

Pertsona fisikoa bada, titularraren IFZa, honako hauetan xedatutako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez arautu ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu).

Titularra pertsona juridikoa bada edo errentak eratxikitzeko araubideko entitate bat bada (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, jaraunspen jasogabea, etab.), haren IFZa jarriko da.

Tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan 14 urtetik beherako pertsonak edo pertsona ezgaituak identifikatzeko, 14 urtetik beherako pertsonaren edo pertsona ezgaituaren datuekin batera, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, haren legezko ordezkariarenak ere azaldu beharko dira.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Espainian esleituriko IFZekin bakarrik beteko da.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZa.

Titularra 14 urtetik beherakoa edo pertsona ezgaitua bada, haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) adieraziko da eremu honetan.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

TITULARRAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretan nahitaez. Titularra 14 urtetik beherakoa bada, haren deiturak eta izena jasoko dira eremu honetan.

Pertsona fisikoek deitura bakarra duten kasuetan, lehenik deitura jarriko da, gero tarte bat eta azkenik izena, hurrenkera horretan.

Pertsona juridikoen eta errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen kasuan, entitatearen sozietate izena edo izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

76-268

Alfazenbakizkoa

HORNIDURAREN HELBIDEA.

Hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunaren helbidea adieraziko da.

Eremu hau honela banatzen da:

76-80

Alfazenbakizkoa

BIDE MOTA.

Bide motaren kode alfabetikoa adieraziko da, Estatistika Institutu Nazionalak normalizatutakoa.

81-130

Alfazenbakizkoa

BIDE PUBLIKOAREN IZENA.

Bide publikoaren izen osoa adieraziko da. Izena osorik sartzen ez bada, artikuluak, preposizioak eta lokailuak kenduko dira, eta tituluak laburtuko dira (adibidez, kd = kondea). Gainerako kasuetan, ohiko laburtzapenak erabiliko dira.

131-133

Alfazenbakizkoa

ZENBAKI SISTEMA.

Zenbaki sistema adieraziko da (balioak: ZK., KM, Z.G., eta abar).

134-138

Zenbakizkoa

ETXEAREN ZENBAKIA.

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua adieraziko da.

139-141

Alfazenbakizkoa

ZENBAKIAREN KALIFIKATZAILEA.

Zenbakiaren kalifikatzailea adieraziko da (balioak: BIS; DUP; MOD; ZAHARRA; eta abar / Zk. sistema KM bada, metroak).

142-144

Alfazenbakizkoa

MULTZOA.

Multzoa adieraziko da (zenbakia edo letrak).

145-147

Alfazenbakizkoa

ATARIA.

Ataria adieraziko da (zenbakia edo letrak).

148-150

Alfazenbakizkoa

ESKAILERA.

Eskailera adieraziko da (zenbakia edo letrak).

151-153

Alfazenbakizkoa

OINA EDO SOLAIRUA.

Oina edo solairua adieraziko da (zenbakia edo letrak).

154-156

Alfazenbakizkoa

ATEA.

Atea adieraziko da (zenbakia edo letrak).

157-196

Alfazenbakizkoa

OSAGARRIA.

Helbidearen datu osagarriak. Balioak: Hitz libreak. (Adibidez: ".......... urbanizazioa", ".......... merkataritza-zentroa, .......... lokala", ".......... azoka, .......... postu zk.", ".......... eraikina", eta abar).

197-226

Alfazenbakizkoa

HIRIA EDO HERRIA.

Hiriaren, herriaren eta abarren izena adieraziko da, udalerriarena ez bada.

227-256

Alfazenbakizkoa

UDALERRIA.

Udalerriaren izenda adieraziko da, hemen agertzen denaren arabera: INEbase / Demografía y población / Padrón / Relación de municipios y sus códigos por provincias / Últimos datos.

257-261

Zenbakizkoa

UDALERRIAREN KODEA.

Udalerriaren KODEA adieraziko da, Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) normalizatutakoa.

Lehenengo bi digituetan, probintziaren kodea jasoko da, eta hurrengo hiru digituetan, udalerriarena. Bi kodeak hemen kontsulta daitezke: INEbase / Demografía y población / Padrón / Relación de municipios y sus códigos por provincias / Últimos datos.

262-263

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

Probintziaren kodea adieraziko da.

Aitortuaren helbideari dagokiona adieraziko da. Aitortuaren probintziari edo, hala badagokio, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, taula honen arabera:

ARABA

01

LEÓN

24

ALBACETE

02

LLEIDA

25

ALACANT

03

LUGO

27

ALMERÍA

04

MADRIL

28

ASTURIAS

33

MÁLAGA

29

ÁVILA

05

MELILLA

52

BADAJOZ

06

MURTZIA

30

BARTZELONA

08

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

SANTA CRUZ TENERIFEKOA

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIRONA

17

TARRAGONA

43

GRANADA

18

TERUEL

44

GUADALAJARA

19

TOLEDO

45

GIPUZKOA

20

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

BIZKAIA

48

BALEAR UHARTEAK

07

ZAMORA

49

JAÉN

23

ZARAGOZA

50

264-268

Zenbakizkoa

POSTA KODEA

Hornidura elektrikorako kontratuaren xede den higiezinaren helbideari dagokion posta kodea adieraziko da.

269

Alfabetikoa

KONTU MOTA.

Bezeroaren Kontuaren Kodea eremuan adierazten dena kontuan hartuta, hauxe azalduko da:

A

Banku-kontu bat identifikatzea, nazioarteko banku-kontuaren zenbakiarekin (IBAN).

O

Beste identifikazio bat. (Adibidez: ordainketa ez dagoenean helbideratuta kreditu entitateko kontu bidez).

270-303

Alfazenbakizkoa

IBAN KODEA.

Kontu motaren eremuan A bat jarri bada, IBANarekin banku-kontu bat identifikatuko dela adierazten duena, kode hori jasoko da.

Titularrak ez badu ordainketa helbideratu kreditu entitateko kontu bidez, aitortzaileak horren kudeaketa errazteko beharrezko jotzen duen kodea adieraziko du; bestelakoetan, zuriunez prestatuko ditu.

304-320

Alfazenbakizkoa

ATZERRITARREN IDENTIFIKAZIO KODEA.

Eremu hau bitan banatzen da:

304-305

Herrialdearen kodea.

Titularrak bizilekua dueneko herrialdearen edo lurraldearen bi karaktere alfabetikoak adieraziko dira, azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean araututako herrialdeen eta lurraldeen kode alfabetikoei jarraikiz (agindu hori Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak eman zuen, eta haren bidez 196. eredua onetsi zen).

306-320

Identifikazio kodea.

Titularra bizi deneko herrialdean edo lurraldean identifikatzen duen kodearen digitu zenbakizkoak eta alfabetikoak adieraziko dira.

321-332

Alfazenbakizkoa

HORNIDURA KONTRATUA.

Hornidura elektrikorako kontratuaren identifikazioa adieraziko da.

333-354

Alfazenbakizkoa

HPKU KODEA.

Hornidura Puntuaren Kode Unibertsala (HPKU) adieraziko da. Eremuaren egitura honelaxe osatzen da:

333-334

Herrialdearen kodea.

335-338

Banatzailea.

339-350

Zein banatzaileri konektaturik dagoen, hark hornidura bakoitzari libreki esleitutako zenbakizko karaktereak.

351-352

Kontrol karaktereak.

353

Bezero baten balizko neurketa puntu ezberdinak.

354

Aukerako karaktere alfabetikoa, honako hauek identifikatzeko; hornidura puntuak, neurketa puntu nagusia, egiaztagiria, etab.

355

Zenbakizkoa

KONTRATUAREN XEDE DEN ONDASUN MOTA.

Eremu honen xedea da hornidura kontratua izan arren banakako katastroko erreferentziarik ez duten kasuak bereiztea, hala nola honako hauek: eskailerak, igogailua, igerilekua, atezainaren etxebizitza edo beste elementu komun batzuk. Horretarako kontuan hartuko da hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunari esleitutako katastroko erreferentzia zeri dagokion: banakako katastroko erreferentzia bat (20 idazgune) edo finka baten erreferentzia (14 idazgune).

1

Finkaren erreferentzia.

2

Banakako katastroko erreferentzia.

356

Zenbakizkoa

HIGIEZINAREN KOKALEKUA.

Jarraian adierazten diren gakoetatik hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunari zein dagokion, horixe adieraziko da:

1

Katastroko erreferentzia duen higiezina, Espainiako edozein tokitan kokatua, salbu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

2

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako higiezina.

3

Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako higiezina.

4

Aurreko kokalekuetako edozeinetan dagoen higiezina, baina esleitutako katastroko erreferentziarik gabe.

357-376

Alfazenbakizkoa

KATASTROKO ERREFERENTZIA.

Hornidura elektrikorako kontratuaren xede den ondasunari esleitutako katastroko erreferentzia adieraziko da.

377-384

Zenbakizkoa

KONTRATUAREN ALTAKO DATA.

Hornidura kontratuaren titularrari dagokion hornidura elektrikorako KONTRATUAREN ALTAko data adieraziko da, aitorpenaren xede den ekitaldian gertatzen ez bada ere, eta urteko lau digituak, hilabeteko biak (01etik 12ra) eta eguneko biak (01etik 31ra) adieraziko dira, formatu honetan: UUUUHHEE.

385-392

Zenbakizkoa

KONTRATUAREN BAJAKO DATA.

Hornidura kontratuaren titularrari dagokion hornidura elektrikorako KONTRATUAREN BAJAko data adieraziko da, aitorpenaren xede den ekitaldian gertatzen denean, eta urteko lau digituak, hilabeteko biak (01etik 12ra) eta eguneko biak (01etik 31ra) adieraziko dira, formatu honetan: UUUUHHEE.

393

Alfabetikoa

KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA.

Aitortutako hornidura elektrikorako kontratuak izan duen batez besteko kontsumoaren maila kontuan hartuta, kontsumo hori zehaztasun handienez aitortzeko aukera ematen duen unitatea erabiliko da; zenbakizko 4 digitu adieraziko dira. Adibidez, batez besteko kontsumoa 142.476'28 kWh-koa izan bada, 4 digitu baino gehiago dituenez osoko zatian, goragoko neurketa unitatea (megawatt-ordu) aukeratu behar da, eta epe jakin batean 98.612'70 kWh kontsumitu badira, 0098 megawatt-orduko kontsumoa aitortu behar da.

Balio hauetakoren bat adieraziko da:

K

kWh

M

Megawatt-ordu

G

Gigawatt-ordu

T

Terawatt-ordu

394-397

Zenbakizkoa

URTARRILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko urtarrilean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

398

Alfabetikoa

URTARRILEKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

399

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADUN URTARRILEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko urtarrilean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

400

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA URTARRILEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko urtarrilean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

401-404

Zenbakizkoa

OTSAILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko otsailean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

405

Alfabetikoa

OTSAILEKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

406

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADUN OTSAILEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko otsailean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

407

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA OTSAILEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko otsailean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

408-411

Zenbakizkoa

MARTXOAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko martxoan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

412

Alfabetikoa

MARTXOKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

413

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADUN MARTXOAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko martxoan, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

414

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA MARTXOAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko martxoan, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

415-418

Zenbakizkoa

APIRILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko apirilean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

419

Alfabetikoa

APIRILEKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

420

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADUN APIRILEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko apiriletan, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

421

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA APIRILEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko apirilean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

422-425

Zenbakizkoa

MAIATZEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko maiatzean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

426

Alfabetikoa

MAIATZEKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

427

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADUN MAIATZEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko maiatzean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

428

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA MAIATZEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko maiatzean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

429-432

Zenbakizkoa

EKAINEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko ekainean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

433

Alfabetikoa

EKAINEKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

434

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADUN EKAINEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko ekainean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

435

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA EKAINEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko ekainean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

436-439

Zenbakizkoa

UZTAILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko uztailean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

440

Alfabetikoa

UZTAILEKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

441

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADUN UZTAILEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko uztailean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

442

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA UZTAILEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko uztailean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

443-446

Zenbakizkoa

ABUZTUAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko abuztuan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

447

Alfabetikoa

ABUZTUKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

448

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADUN ABUZTUAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko abuztuan, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

449

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA ABUZTUAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko abuztuan, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

450-453

Zenbakizkoa

IRAILEAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko irailean fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

454

Alfabetikoa

IRAILEKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

455

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADUN IRAILEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko irailean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

456

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA IRAILEAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko irailean, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

457-460

Zenbakizkoa

URRIAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko urrian fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

461

Alfabetikoa

URRIKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

462

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADUN URRIAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko urrian, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

463

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA URRIAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko urrian, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

464-467

Zenbakizkoa

AZAROAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko azaroan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

468

Alfabetikoa

AZAROKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

469

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADON AZAROAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko azaroan, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

470

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA AZAROAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko azaroan, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

471-474

Zenbakizkoa

ABENDUAN FAKTURATUTAKO KONTSUMOA.

Eremu honetan, aitorpenaren xede den ekitaldiko abenduan fakturatutako kontsumoaren osoko zatia adieraziko da, kontsumora eta epeko kontsumoari buruzko eremuen neurrira hobekien egokitzen den unitatean. Kontratu baten neurketa unitatea berbera izanen da aitorpenaren xede den ekitaldi osorako (KONTSUMOAREN NEURKETA UNITATEA eremuan, 393 idazgunean, adierazitako unitatea).

Eremu hau beteko da, baldin eta fakturatutako kontsumorik bada hilabetean.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

475

Alfabetikoa

ABENDUKO IRAKURKETA MOTA.

R

Fakturatutako kontsumoa benetakoa bada.

E

Fakturatutako kontsumoa zenbatetsia bada.

476

Zenbakizkoa

BONU SOZIALAREN ONURADUN ABENDUAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra elektrizitateko bonu sozialaren onuradun izan bada aitortutako ekitaldiko abenduan, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

477

Zenbakizkoa

AUTOKONTSUMOKO ENERGIA ABENDUAN.

Aitorpenaren xede den kontratuaren titularra energia elektrikoaren autokontsumoari atxikita egon bada aitortutako ekitaldiko abenduan, "1" jarriko da.

Bestela, "0" jarriko da.

478-489

Alfazenbakizkoa

EKITALDIAN FAKTURATUTAKO ZENBATEKOA, GUZTIRA.

Aitorpenaren xede den ekitaldian bezeroari fakturatutako zenbatekoa. Eremu hau bitan banatzen da:

478

IKURRA. Alfabetikoa.

Deskribatu den zenbatekoa negatiboa bada, zuzenketa bati dagokiolako, "N" bat jarriko da. Bestelako edozein kasutan zuriunez beteko da.

479-489

ZENBATEKOA. Zenbakizko eremua, 11 idazgunekoa.

Lehen adierazitako zenbatekoa jarriko da (koma dezimalik gabe).

Eremu hau bitan banatzen da:

479-487

Energia elektrikoko kontsumoaren fakturazioaren zenbatekoaren osoko zatia.

488-489

Energia elektrikoko kontsumoaren fakturazioaren zenbatekoaren zati dezimala.

Urte naturalean titular batek baino gehiagok izan badute Hornidura Puntuaren Kode Unibertsal (HPKU) berari dagokion hornidura elektrikorako kontratua, tributudunek banakatuta eman beharko dute aipatutako informazioa, kontratu bakoitzeko titular bakoitzaren datuak adieraziz.

490

Alfabetikoa

POTENTZIAREN NEURKETA UNITATEA.

Hornidura elektrikorako kontratuan zehazten den potentzia nominala kontuan hartuta, KONTRATATUTAKO POTENTZIA eremuan berau aitortzeko aukera ematen duen unitatea erabiliko da. Adibidez, kontratatutako potentzia 142.476'28 kW-ekoa bada, osoko zatian 4 digitu baino gehiago dituenez, neurketa goreneko unitatea aukeratu behar da (megawatt). Balio hauetakoren bat adieraziko da:

K

kW

M

Megawatt

G

Gigawatt

T

Terawatt

491-496

Zenbakizkoa

KONTRATATUTAKO GEHIENEZKO POTENTZIA.

Eremu honetan aitorpenaren xede den ekitaldiaren itxieran kontratatutako gehienezko potentzia adieraziko da.

Baja kasuetan, egun horretan kontratatuta dagoen gehienezko potentzia adieraziko da. POTENTZIAREN NEURKETA UNITATEA eremuan (490 idazgunea) adierazitako unitatea erabiliko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

491-494

Zati osoa.

495-496

Zati dezimala.

497-500

ZURIUNEA.

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

(*) Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F2413451