196. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez oposizio-lehiaketa bitartez sartzeko onetsitako hautapen prozedurako behin betiko puntuazioen aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, oposizio-lehiaketa bidezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozedurak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Olga Lucio Malmonge andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Arte Plastikoetako eta Diseinuko kidegoko Informatikako Baliabideak espezialitateko (gaztelaniaz) 1. epaimahaiko behin betiko puntuazioen aurka, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez oposizio-lehiaketa bitartez sartzeko onetsitako hautapen prozeduran. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, oposizio-lehiaketa bidezko sistemaren bidez kidego hauetan sartzeko hautapen prozedurak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko Informatikako Baliabideak espezialitatean (gaztelaniaz) interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura igortzeko eskatzen ahalko dute instantzia baten bidez: aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bitartez aurkeztu behar da, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendurik, eta eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten igortzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko irailaren 19an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2413714